Testuingurua
Kaponera. - Ollar osatuak gizentzen eukitzeko kutxa.
Eskoba. - Lurgaña (zorua) garbitzeko tresna.
Edarra-leku =(Edarra-buru). - Suillak esegi ala eukitzeko tokia.
Argi-mutil. - Tximistargia ez dan tokietan argi-ontziari eusteko zutikoa.
Argi ontzi, Petrolio-ontzi. Gabaz argi egiteko tresna.
Kurtzellu. - Antziña olioaz argi-egiteko erabiltzen zan ontzia.
Argizagi, Kandela. - Bear danean argi-egiteko gaiak.
Farol =(Argi-ontzi). - Kamara, ittoi ta aizea dan tokietan argia eramateko ontzi itxia.
Luz-eletrika =(Tximistargi). - Etxean nun-nai argi-egiteko tresna edo bidea.
Logela-tresnak.
Oe. - Lo-egin eta atsedena artzeko tresna.
Lastaira. - Oiaren beko olen gañean jartzen dan artamalukazko bigungarria.
Koltxoi. - Lastaira-gañean jartzen dan artille ala lumaz betetako zorro zabal itxia.
Izarak. - Gorputzaren azpi ta gañetik oian jartzen diran oialak.
Manta. - Izara-gañeko artille edo algodoizko berokia.
Sobrekama. - Burusiak estaltzeko oiala.
Koltxilla. - Oe gañean jartzen dan estalki berokia.
Almueda. - Burua oian zertxo bat jasota eukitzeko artillez betetako zorroa.
Almueda-azal. - Burukoaren zorro zuria.
Kuma. - Umeak lo-egiteko oe txikia.
Gurutze. - Oe-ondoan eta beste tokitan jartzen dan Jesukristo gurutziltzatuaren irudia.
Santuak, Kuadruak=(Irudiak) - Gelako ormetan ipintzen diran Doneen irudiak. Urbedeinkatu-ontzi. - Ur bedeinkatua gordetzeko ontzitxoa.
Palankana. - Buru-eskuak garbitzerakoan ura eukitzeko ontzia.
Ispillu . - Norberaren arpegia ikusteko tresna.
Jaboi. - Gorputzaren zikinkeriak beraztutzeko gaia.
Esku-trapu = Esku-oiel. - Buru besoak legortutzeko oiala.